Skip to main content

KLIK BATEAN | Poesia, literatura eta bertsoa, paperetik bihotzera

Klik batean

Irailaren 28a Abortu Seguru, Legal eta Doakoaren Aldeko Nazioarteko Eguna da. Oihane Garmendiak euskarazko poesia berriak Nafarroan egun duen egoeraz hitz egin digu. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea ere ezagutu dugu; eskaldunen topagunea da, eta Nafarroako Bertso Eskolako klaseak ematen dituzte bertan, besteak beste.

Leticia Salcedok idatzitako 'Pequeño diccionario sentimental' liburuak 57 hitzen inguruko kontakizunak eta bitxikeriak biltzen ditu euskara ez dakien jendea hizkuntzara gerturatzeko asmoarekin.