Skip to main content

124 urte bete ditu banpirorik famatuenak

Minutu batean

124 urte bete ditu Dracula kondeak, Bram Stoker idazle irlandarraren pertsonaiak. 1897ko maiatzaren 26an argitaratu zuen idazleak ‘Dracula’ eleberria. Zinema, antzerki eta telebistarako dozenaka moldaketa egin dira eta literaturaz haratago izugarrizko eragina izan zuen Stokerren nobelak. Vlad Dracula pertsonaia historikoan oinarritu eta banpiroen mitora ekarrita, mitoaren oinarriak ezarri zituen idazleak.