Skip to main content

Gerra zibilaren 86. urteurrenean egia, justizia eta erreparazioaren bila jarraitzen dute askok

Minutu batean

Errepublikaren gobernuaren aurka estatu kolpea jo zuen Espainiako armadaren zati handi batek 1936ko uztailaren 18an.
Herritarrek aurre egin zioten era antolatuan eta armaturik; eta estatu kolpeak porrot egin zuen. Haren ondotik hasi zen Gerra Zibila, errepublikarren eta nazionalen artean. Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Gerraren ondoren hasi zen 40 urteko diktadura. 86 urte geroago, krimen horien zigorgabetasunak bere horretan dirau. Milaka lagunek jarraitzen dute senideen gorpuen bila; hobi komunetan daudenak edota familien baimenik gabe Erorien Haranera eramandakoak. Memoria Demokratikorako Lege berriari esker, auzitegi frankistak legez kanpokotzat jo dira eta ezarritako zigorrak baliogabetu dira. Batzorde independente bat eratuko da Francoren diktaduran izandako giza eskubideen urraketak argitzen laguntzeko. Baina egia, justizia eta erreparazioan urratsak ematea eragozten dute oraindik espainiar Amnsitia Legeak eta Sekretu Ofizialen Legeak