Skip to main content

Hebe de Bonafini zendu da, Maiatzeko Plazako Amen presidente historikoa

Minutu batean

1977ko otsailean eta abenduan, Jorge Vidalen diktadura garaian, bahitu eta desagertu ziren Jorge eta Raulen ama zen. 1970eko hamarkadatik gaur egun arte, Buenos Airesko plazan bildu izan da, ostegunero. 1979an sortu zuten Maiatzeko Plazako Amen Elkartea, diktaduran desagertutakoen auzia salatzeko.

Munduko giza eskubideen aldeko borrokaren ikur bilakatu zen Bonafini, jatorri xumeko emakumea eta gizarte borrokalari nekaezina. Bahituen gorpuetako asko ez dira inoiz aurkitu, horien artean Hebe de Bonafiniren semeenak.

Maiatzeko Plazako Amen sorrerak mundu guztiaren begien aurrean jarri zuen Argentinako historiako erregimenik kriminalena, baina baita argentinarrak gai izan ziren erresistentzia ere.
Euskal Herria beti egon zen Bonafiniren bihotzean. Bere ustez, seme-alabak preso zituzten euskal amen babesari uko egitea beren seme-alabei uko egitea bezala zen.

Argentinako gobernuak hiru dolu egun ezarri ditu "Hebe omentzeko, haren oroimena eta borroka".