Skip to main content

Itziar Ituño, "etengabe ikasten ari den antzezle euskalduna"

Minutu batean

Itziar Ituño Martinez, soziologia ikasketak egin zituen EHUn. Baina, interpretazioa ere ikasi zuen Basurtoko Antzerki Eskolan. Lan ugari egindakoa da antzerkian, telebistan zein zineman. Horren adibide da Goenkale telesailean eginiko 15 urteak. Horrez gain, Loreak, Lasa eta Zabala, Errementari, Hil Kanpaiak filmak egin ditu.


Nazioarteko ospea, ordea, La Casa de Papel telesaileko Raquel Murillo inspektorearen paperean aritzean etorri zaio. Lau miloi eta 800 mila jarraitzaile ditu Instagramen. "Etengabe ikasten dabilen antzezle euskalduna". Konpromiso handiko pertsona da Ituño. 2002an Amazoniara joan zen kooperante gisa, antzerki tailerrak ematera. Ezagunak baita ere, Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde egindako musika bideoklipa. Izan ere, aktorea izateaz gain, hainbat musika taldetan aritzen da. Dangiliske dantza taldean, EZ3 eta Ingot rock taldeetan.