Skip to main content

LGTBI Harrotasunaren Eguna, Stonewalleko istiluen omenez

Minutu batean

Stonewalleko istiluak jazo zirenetik 53 urte bete dira. 1969ko ekainaren 28an, zortzi polizia Stonewall Inn pubera sartu ziren, New Yorkeko Greenwich Village auzoan. Legez kanpoko alkohol salmenta ikertzeko baimena zeramaten besapean. Dokumentua, baina, aitzakia besterik ez zen. Euren asmoa gay, bisexual eta transexualak jazartzea zen, beste behin. LGTBI mugimenduaren pizkunde politikoaren ikurretako bat da. Istiluen lehen urteurrenean, manifestazioa antolatu eta 5.000-10.000 lagun batu ziren New Yorkeko kaleetan. LGTBI Harrotasunaren Eguna ospatzen da gaur egun mundu guztian haren omenez.