Skip to main content

Uztailaren 19 batez, duela 500 urte erori zen Amaiur

Minutu batean

Astebeteko erasoen ondoren, 1522ko uztailaren 19an amaitu zen Amaiurko gazteluaren setioa. Nafarroako erresumaren konkistaren azkenetako erresistentzia izan zen Nafarroa Garaian. Amaiurko gazteluaren inguruan gertatutakoaren eragina ez zen hura suntsitzean amaitu, ordea. Setioaren historia mito, ikur eta kondaira bilakatu da azken bi mendeetan. Horren adibide dira mendeurrenaren bueltan egin diren dinamika eta ekitaldiak.