Skip to main content

Xabier Castillo 'Xeberri' abeslaria hil da

Minutu batean

Xabier Castillo Miota 'Xeberri' abeslari eta bikoiztaile durangarra hil da 73 urte zituela.

1973an bakarkako disko bat kaleratu zuen., eta Iparragirreren letrekin egindako lehen diskoa izan zen. Hori eta gero, Gontzal Mendibilekin bikotea osatu zuen eta hainbat kontzertu eman zituzten.

Kantagintza alde batera utzi, eta bikoiztaile lanetan aritu zen gero; hain zuzen, askok eta askok Dragoi Bolako abestiaren ahotsa delako ezagutuko dute 'Xeberri'.