“Bultza Euskaltegiak, Bultza euskara” ekimena abiatu du AEK-k, pandemia dela eta Korrika ospatu ezingo den honetan, euskara kalera atera, instituzioak interpelatu eta elkarteak kolpe ekonomikoari aurre egin diezaion.

“Bultza Euskaltegiak, Bultza euskara” ekimena abiatu du AEK-k, pandemia dela eta Korrika ospatu ezingo den honetan, euskara kalera atera, instituzioak interpelatu eta elkarteak kolpe ekonomikoari aurre egin diezaion.
Kasedako herriak ondare historiko esanguratsua du. Frankismo osteko lehendabiziko legealdietan ezkerrak gobernatu zuen udala, baina oraindik ere herriak 1981eko otsailaren 23ak utzitako arrastoa ordaintzen jarraitzen du. Rafa Blanco Kasedako Ezkerrako kidearekin hitz egin dugu.
Lehen aldiz, Wall Streeten merkaturatu dira uraren etorkizunerako inbertsioak, eta horrek zarata handia sortu du. Kalifornian uraren eskasiak ekarri du erabaki hori, eta uraren prezioekin espekulatzeari atea ireki diezaioke egoera honek. Ura gero eta baliabide urriagoa da, eta klima larrialdiak eskasia hori areagotu besterik ez du egingo. IPCCren iritziz, %10-30 gutxituko dira baliabide hidrikoak erdiko eta beheko latitudeetan hurrengo hamarkadetan. Ura etorkizuneko petrolioa dela diote aditu askok; petroliorik gabe bizi daiteke; urik gabe, berriz, ez.
Konpainia digital handiek ordaindu egin beharko diete hedabideei Australian euren albisteetarako estekak jartzeagatik, parlamentuak onartutako lege berri bati esker. Munduan onartzen den halako lehenengo legea da, baina ez da azkena izango.
Migrazioa, deserria eta horren inguruan sortutako sentipenak dira lanaren muina eta horretarako Laura Penagos kolonbiarraren historiatik abiatu zuten sormen prozesua. Amancay Gaztañagak zuzenduta, Ibon RG-ren musika, Barbara Rassoren jantziak eta Atx Teatro-ren eszenografia lagun, errealitate gordin batean oinarritutako fikzioa antzezten dute Laura Penagos kolonbiar euskaldunak eta Ander Lipusek.
Lau egun igaro dira dagoeneko kataluniarrek, erdiek bai behintzat, Parlamentean euren ordezkari izango direnak aukeratu zituztenetik. Martxoaren 12an egin beharko du beranduenez lehenengo saioa Parlament hautatu berriak, baina alderdiak ari dira bakoitzak nahien dituen gobernu aukerak mahai gainean jartzen. Gobernu akordio posibleak aztertzen saiatu gara.
Pandemia egoerari egokituta ospatuko da Zinegoak Bilboko GayLesbiTrans zinema jaialdiaren 18. edizioa. Martxoaren 1etik 14ra 18 film luze eta eta 28 labur eskainiko ditu zitak.