Image

Sakonean

All Stories

Tessa Andonegi: "Emakume aktoreok paper gutxiago ditugu"

Aktorea, gidoilaria... zinemagilea ere izateko erronka badu Tessa Andonegik. Nola ikusten du bere burua berrogehita hamar urteak igaroa emakume aktoreak? Amodio erromantikoaz, feminismoaren korronteez, heldutasunaz eta sare sozialei buruz galdegin dio Ekhi Atorrasagastik sakoneko elkarrizketa honen bidez.

Izar Beltz Ateneoko zenbait musika talde berriz elkartuko ditu DDT etxeak

DDT Banaketak argitaletxeak iaz kaleratutako “Izar Beltz Ateneoa” liburuaren aurkezpen berezia prestatu du kolektiboak. Gune autogestionatuaren historiari errepasoa egiten dio Ando Fernández Azkaraik idatzitako lanak, bertan sortutako punk taldeak gogora ekarriz eta, hain zuzen, talde horietako zenbait elkartu eta egun osoko egitaraua prestatu du DDTk larunbat honetan, hilaren 20an.

15.500 saski banatuko ditu Errigorak

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren ibilbideko bigarren edizio arrakastatsuenean 15.500 saski banatuko ditu Errigorak eta 235.00€ bideratuko ditu ager vasconumeko euskalgintzara. Zorionak eman dizkie Errigorak kanpaina posible egin duten boluntario eta herritarrei eta erakundeei euskararekiko duten erantzukizuna bere gain hartzeko eskatu die.

Alex Aginalde: ‘Streaming plataformetan milaka edukiren artean euskaraz ez dago ia ezer’

Euskarak ikus-entzunezkoetan duen egoera larriaren aurrean kezka azaldu du Pantailak Euskaraz taldeak Eusko Legebiltzarrean. Euskaldunek streaming bidezko plataformetan euskaraz kontsumitzeko aukera murritzaren aurrean, kalera irten gara herritarren ahotsa jasotzera.

Leioako Pinosolo parkea ‘desioen basoa’ bihurtuko da

Leioako eguna izan zen bart, Leioako sorreraren 495. urteurrena. Hala, arratsaldean ekitaldi berezia antolatu zuen Leioa Udalak, eta COVID-19aren biktimak gogoratu ez ezik lehen lerroan egon diren herritarrak ere omendu zituen.

Horrez gain, Leioako Pinosolo parkea ‘desioen basoa’ bihurtuko da asteburuan. Ibilbide magikoak soinu, argi eta koloreak uztartzen ditu. Hala, ametsen espazioa bisitatzeko aukera egongo da arratsaldeko seiak eta gaueko hamaikak bitartean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image