Image

Sakonean

All Stories

Sobron, uraren historia kontatzen duen herria

Urarekin harreman estua du Sobronek. Kontzejua Arabako hego-mendebaldean eta Lantarongo udalerriaren kokatzen da. Azken hau Añanako kuadrillaren baitan dago.

Sobron behea udalerriko ipar-mendebaldetik 500 metroko altitudean dago, Ebro Burgoseko lurraldeekin gurutzatzen den arroila harrigarrian. Sobron gainaldea, berriz, Artzena mendizerrako tolesturen artean ezkutatuta dago, 699 metroko altitudean.

Sobronen abentura parkea eta Ur Museoa daude eta bertara leku desberdinetako biztanleria gerturatzen da naturaz gozatzera eta Arabako bazter hau ezagutzera.

Arrate Olaiz, Ibarmia: ‘Berrikuntza gure ildo nagusienetariko bat da’

Iritsi da Makina-Erremintaren bosgarren eta azken eguna. 31 edizio eta 61urte bete ditu aurten nazioarteko azokak. Urteek aurrera egin ahala, azoka guztiz eraldatu da, eta era berean, makinak eta erremintak ere aldatuz joan dira. Besteak beste, Azkoitiko Ibarmia ekoizleak ez du hutsik egin urte guzti hauetan. Hona hemen Arrate Olaiz Ibarmiako berrikuntza zuzendariak kontatu diguna.

Azkena Rock Festival jaialdiaren 20 urteak, Gasteizen

Aurten jaialdiak hiru eguneko iraupena izango du eta Mendizabalan 55 talde egongo dira oholtza gainean Estatutik eta munduko puntu desberdinetatik etorri diren 40.000 pertsona baino gehiagoren aurrean. Hiriko ostatuak eta Mendizabaleko kanpinak eta glamplingak ere beteta kartela zintzilikatu dute jada.
Arduradunek aurten familia asko etorri direla azpimarratu dute, izan ere, 14 urte baino gutxiagoko umeentzat sarrera doakoa da. Gogotsu hartu dute aurtengo festibalaren ardura pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean. Berrikuntzek ere bere tokia izan dute aurten. Izarren pasealekua estreinatu du jaialdiak, bi hamarkada hauetan jaialdiaren eta rockaren historia markatu duten izenak jasotzen dituen ibilbidea, hain zuzen ere.

Migratzaileentzat 'harrera duina' eta 'oinarrizko eskubideak' eskatzen dituzte

500 pertsona baino gehiagok lo egiten dute kalean, migratzaileen kolektiboen eta harrera sareen arabera. Maiz aterpeetan lo egiteko egonaldiak behin behinekoak dira, arazoa, baina, haratago doa, izan ere, migratzaileek ez dutela harrera duina ohartarazi dute. Nafarroako GobernuaK eta JaurlaritzaK, gainera, gabezi horiek ezagutu arren, entzungor egiten dietela konponbide-eskaerei salatu dute. Egoera horrela, Hamaika Telebistako lantalde Atxuri Harrera Sareko Txus Elorzarekin izan da.

Bi urteko etenaldiaren ostean hasi dira Igorreko jaiak

Jai batzordeak ilusio handiz antolatu ditu aurtengo jaietako ekitaldi desberdinak. Gauzak horrela, egitarauan aldaketak egin dituzte ahalik eta herritar gehienek jaiez goza dezaten. Jai Batzordea berandu hasi zen arren festak antolatzen, inoiz baino partehartzerik handiena izan du eta gainera 2019ko baldintza antzekotan egingarriak dira. Aldaketa nabarmenena herri bazkariaren egun aldaketa izan da.

Maite Iturbe, okina: 'Garia lehen baino % 30 gehiago ordaintzen ari naiz'

Ukrainako gerraren erdian zerealen prezioa izugarri igo da, mundu osoko ale-esportatzaile nagusietako bat blokeatuta egon delako: Ukraina bera, munduko bosgarrena zerealen esportazioan, bidalketen % 9rekin. Otsailaren 24an gerra hasi zenetik, 22,5 milioi tona zereal blokeatuta egon dira Ukrainako portuetan. Horrek gurean ere eragin handia izan du. Ordiziako azokan izan gara eta bertako saltzaileek, besteak beste, aipatu digute %30 igo dela azken hilabeteotan gariaren kostua.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image