Image

Sakonean

All Stories

Maite Iturbe, okina: 'Garia lehen baino % 30 gehiago ordaintzen ari naiz'

Ukrainako gerraren erdian zerealen prezioa izugarri igo da, mundu osoko ale-esportatzaile nagusietako bat blokeatuta egon delako: Ukraina bera, munduko bosgarrena zerealen esportazioan, bidalketen % 9rekin. Otsailaren 24an gerra hasi zenetik, 22,5 milioi tona zereal blokeatuta egon dira Ukrainako portuetan. Horrek gurean ere eragin handia izan du. Ordiziako azokan izan gara eta bertako saltzaileek, besteak beste, aipatu digute %30 igo dela azken hilabeteotan gariaren kostua.

Toti Martinez de Lezea eta Xabier Amuriza egon dira Klasikoen Irakurraldian

Euskara eta literatura. Bi munduak uztartzen ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabeak. Aurtengo hamabostgarren edizioak Ramon Saizarbitoriaren "Martutene" eleberria izan du protagonista.

200 lagun inguru pasa dira Arriaga Antzokitik eleberriaren pasarteren bat irakurtzera eta egilea bera izan da ekitaldi honi hasiera eman diona lehenengo pasartea irakurriz. Martutene garai oso bati amaiera ematen dion eleberria da eta aurten 10 urte bete ditu publikatu zenetik. Hori dela eta, hautatu dute aurtengo irakurketarako.

Bertan instituzio desberdinetako kideak egon dira eta Euskal Herriko idazle eta bertsolariek parte hartu nahi izan dute ekitaldian. Hala egin dute Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak eta Xabier Amuriza bertsolariak.

Mikroplastikoak aurkitu dituzte Antartikako elur freskoan

Gizakiaren arrastoa Antartikara ere heldu da. Zientzialariek lehen aldiz aurkitu dituzte mikroplastikoak Antartikako elur erori berrian. Zeelanda Berriko Canterburyko Unibertsitateko ikerlariek Antartikako 19 gunetako laginak jaso dituzte, eta horietako bakoitzak plastiko zatitxoak zituen. Zientzialariek diote kutsatze honek eragin lokalak eta zabalagoak izan ditzakela, baita gizakionganakoak ere.

Ikusi eta Ikasi programaren aurtengo edizioaren amaiera ekitaldia ospatu da

Ikusi eta Ikasi, Bilboko Udalak antolatzen duen programa, amaierako ekitaldia ospatu berri du. Umeentzako eta familientzako aisialdirako euskarazko programa da eta guztira 59 proposamen dira, diziplina askotakoak, tailer eta ikuskizun formatuetan. Programaren bitartez, Bilboko Udalak euskararen erabileran urratsak eman nahi ditu euskara, aisialdia eta gozamena uztartuz.

Ortzi Acosta: 'Oinak lurrean izateko ahalmena garrantzizkoa da zirku munduan'

Ikuskizunak eta zinema. Horretan da aditua Ortzi Acosta. Oso gaztetik hasi zen gimnasia munduan eta Cecilio Ugarteren gidaritzapean 15 urtez egon zen Estatuko txapelketetan parte hartzen eta irabazten. Hala ere, lesio bat izan eta gero bere pasioa utzi behar izan zuen eta gaur bere ogibidea denaren lehenengo pausoak ematen hasi zen.

Jose Cruz Gurrutxaga: 'Antzerkian euskaldunok gure bide propioa egin behar dugu'

Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak urteak daramatza interpretazio munduan. Telesailak, antzerki sortak eta bikoizketak ez ezik, azkenaldian bakarrizketetan murgildu da. Umorea izan zen lehenengoa eta orain Arranopola! estreinatu berri du Gasteizko Komedialdia jaialdian. “Stand up comedy” formatuak egunerokotasunari buruz aritzeko aukera ematen dio, nola ez, beti umoretik abiatuta.

EH kom, telekomunikazio-burujabetza lortze bidean azpiegitura publiko-komunitarioak eraikiz

EH kom-ek telekomunikazio operadorearen bidez, arrakala digitala gainditzea du xede. Hainbat udalek, hedabidek eta ekinenek babestu dute irabazi asmorik gabeko egitura digital publikoa da.

Udalbiltzako lehendakariak aurkezpenean azaldu duenez "teknologia burujabetza eta herri ikuspegitik, hirigune eta auzoetan sare ireki, neutro eta publikoa garatu eta sustatzea" da erronka. EH komek azpiegiturak publiko-komunitarioak ditu oinarri, tokian tokiko herritarren esku geldituko direlako. Telekomunikazio tresna burujabea sortzea da helburua, gurea dena “Euskal Herritik Euskal Herritarrontzat”.

Sareak neutralak izango dira, sarea ez dagoelako eduki edo erabilitako teknologiekin baldintzatua. Era berean, librea izango da, edozein zerbitzu digital emateko askatasuna ematen dutelako.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image