Image

Sakonean

All Stories

Biboko gazteek talentua erakutsi dute Harrapazank lehiaketaren galan

Harrapazank Eszena Bilboko Gazte Talentuen lehiaketaren gala izan da maiatzaren 20 eta 21ean, Bilborocken. Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak 10-18 urte bitartekoei zuzendutako programaren baitan dago sartuta, eta gazteen artean euskara sustatzeko helburua du, haientzat erakargarriak izan daiteezkeen ekintzen bidez.

Poesiaz jantzi da Araba

Poetak Maiatzean jaialdiaren 10. edizioa abiatu da Gasteizen eta Araban. Hilabete osoan zehar, poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte ehunaren arteko lotura sortzeko helburua izango du jaialdiak. Besteak beste, Joseba Sarrionandia, Elvira Sastre edo Hector Alterio izango dira oholtza ezberdinen gainean.
Edizio berezi honetan poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu adin guztietako jendearentzat. Ia 80 ekitaldi desberdin izango dira hilabete amaiera arte.

Alconza enpresako grebalariak: 'Irizar Taldearen helburua da Berangoko planta ixtea'

Berangoko Alconza-Irizar enpresako langileak greba mugagabean daude. Duela ia bi hilabete ekin zioten lanuzteari Irizar Taldeko zuzendaritzak ezarri nahi duen enplegu erregulazio espedientearen kontra. Zuzendaritzak langileen %40 kaleratu nahi ditu. Dagoeneko 25 behargin kanporatu ditu Irizarrek. Enpresaren erabakia ez ezik, jarrera ere salatzen dute. Lan gatazkaren berri izateko Urko Herrera LABeko ordezkariarekin eta Jon Perez zein Erlantz Onaindi kaleratuekin hitz egin du Hamaika Telebistak.

BEC jendez lepo, 10.000 ikusle batu zituen ZEID jaialdi arrakastatsuak

Zeinen Ederra Izango Den Jaialdia izan zen apirilaren 2an Barakaldoko BECen. Abesti soil gisa hasi zena, proiektu handi bilakatu da: gizarte osoarentzako jaialdia. Giro paregabea izan zen bertan, musika aitzakia izanik, haur, gazte eta adin guztietako pertsonak elkartu ziren. Arrakasta handia izan zuen ZeidFest-eko lehen edizioak.

HemenGuk udaberriko azoka egin dute asteburuan Oiartzunen

HemenGuk, Oiartzungo ekoizleek, udaberriko azoka antolatu dute asteburuan. Herriko ekoizleak saretzen hasi zirenetik antolatu duten hirugarrena izan da. Ekoizleekin batera, herriko artisauak ere azokan izan dira oraingo honetan. Orotara, 21 ekoizle eta artisauk hartu dute parte. Txakolina, eztia, barazkiak, ogia, sagardoa, gazta, ahatekiak, garagardoa, kombucha, goxoak, arrautzak, pasta, artisautza produktuak, liburuak eta mahai jolasak topatu ahal izan dituzte herritarrek azokan.

HemenGuk azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea da, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarri eta ekonomia zirkularra sortuz.

Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Pandemiak eragindako egoera eta haren bilakaera dela eta, Arabako Bertsozale Elkarteak 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratuko zuela iragarri zuen. Apirilaren 1ean hasiko da, Amurrion, eta ekainaren 11n amaitu, Gasteizen. Hamaikako lantaldea Arabako Bertsozale Elkarteko Ekaitz Elorriagarekin izan da.

ZAS Kultur elkarte gasteiztarrak "Arbosa TV 2" erakusleihoa inauguratu du

ZAS Kultur elkarte gasteiztarrak proposamen artistiko berri bat inauguratu du San Anton enparantzako erakusleihoan. “Arbosa Telebista 2” lelopean Julio Arbosa artistaren lanari jarraipena ematen dio. Gainera, Zas Kulturek aukera ematen du edozein herritarrek erakusleihoan parte hartzeko bere esaldia aukeratuz.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image