Pasa den igandean bi urte bete dira Verter Recycling enpresaren Zaldibarko zabortegia amildu eta Joaquín Beltran eta Alberto Sololuze lurpean geratu zirenetik. Beltran oraindik lur azpian dago; Sololuzeren gorpua bakarrik aurkitu zuten. Heriotza horiez gain, kaltea handia izan zen inguruan ere. Zenbait egunetan kutsadura atmosferikoa handia izan zen, batez ere 37 biztanleko Eitzaga auzoan.
