Image

Sakonean

All Stories

"Oñatiko irudi idilikoaren azpian zer dagoen bilatzen ari gara"

Bonbon beltz antzerki taldeko Dominika Rekalt eta Josune Gorostegi aktoreak 'Harriminak' antzezlana sortzen ari dira Oñatin, Geuretik Sortuak egitasmoaren barnean. Sorkuntza prozesuaz hitz egin digute, eta Udabiltzaren egitasmoaz zein Oñatiko kultur ekosistemaz hitz egin dugu Iñaki Olalde Oñatiko euskara eta kultura zinegotziarekin.

‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’ liburuak ibilaldi bat proposatzen du urian zehar

‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’ liburua aurkeztu dute Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Xabier Monasterio Gabriel Aresti Kultur Elkarteko kideak. Karmelo Landak idatzitako liburuak, poeta bilbotarraren idazkien bidez, ibilaldi bat proposatzen du Bilbon zehar, eta uriko hainbat gune aztertu zein deskribatzen ditu.

Bendejerak, emakume baserritarrak, omendu ditu Bilboko Udalak

Bendejerak omendu ditu Bilboko Udalak, Euskararen Nazioarteko egunaren harira. Hala, eskerrak eman dizkie, eta euren balioa aitortu die urteetan lan eta uri munduaren arteko zubi-lana egin duten emakume baserritarrei.
Halaber, bendejerek euskal trazio eta ohiturekiko lotura izan ez ezik, euskara zabaltzen lagundu dute ere Bilboko plaza, merkatu eta kaleetan. Omenaldi-ekitaldiaz gain, ‘Bendejerak: sorituk plazara’ liburua aurkeztu dute, Bilboko Udalak eta Labayru Fundazioak elkarlanean sortutako lana emakume baserritarren testigaintzek ondu dute. Lekukotasunak liburuan bilduta egon ez ezik, dokumental bat ere filmatu dute, hastepenetik gaur egunera arte. Lan hori Bilboko udalaren webgunean eta youtube kanalean dago ikusgai.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image