Añanako Gatz Haranean inoiz baino lehenago bildu dute gatz kopuru guztia

Uda lehorra izan da eta lehorteak izugarrizko eragina izan du lehen sektorean. Alabaina, gatzaren ekoizpenak gora egin du. Añanako Gatz Haranak 5.500 larrain ditu baina ez dira guztiak erabiltzen hainbeste gatz ez delako behar. Bertan, Gatz Haranan, 40-50 langile daude eta udaberritik udaren amaierara arte gatza jasotzen dute. Aurten, inoiz baino lehenago bildu dute ekoiztu behar duten kopurua.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image