Image

Bizkaiko merkataritzako sektorea prekarizatua eta feminizatua da, 1.000 euro eskaseko soldatak dituzte

Bizkaiko ehungintza, larru eta oinetako eta merkataritza orokorreko langileek greba egin dute Black Friday egunean. Kontsumismoa goritzen den egunean, dendak lehertzean daudenean, eta edonon amu beherapenak topa daitezkeen ostiralean, herritarrak egun horretan ez kontsumitseko dei egin dute sektoreko langileek. Izan ere, Bizkaiko merkataritzako langileen lan baldintzak guztiz prekarioak dira, soldatak 1000 euro eskaera heltzen dira. Sektoria oso feminizatua da, gainera. Soldatak izoztuta dituzte, eta horiek eguneratzeko Cecobi eta Bilbodendak elkarteek osaturiko patronalak erabilitzen duen xantaia salatu dute. ELAk deituta, Gipuzkoako merkataritza sektoreak ere lanuztea egin du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image