Skip to main content

"Energiaz beteriko" antzezlana da Arriaga Antzokiaren 'Maitasunaren itxiera'

Sakonean

Maitasunaren itxiera antzezlana da Arriaga Antzokiaren azken ekoizpena. Bikote baten banaketa prozesua taularatuko dute Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga antzezleek. Pascal Rambert-ek frantsesez sortutako testuaren lehenengo euskarazko bertsioa izango da eta testuaren sortzaileak berak zuzendu du. Apirilaren 29tik maiatzaren 1era izango da Bilboko antzokian.