Skip to main content

Etorkizuna Eraikiz, eraldaketa sozial, berde eta digitalaren bidean aurrera egiteko ekimena

Sakonean

Etorkizuna Eraikiz Kongresuaren bigarren edizioa amaituta, balantze positiboa egin dute eta parte hartze arrakastatsua nabarmendu. Guztira, 1.552 pertsonak hartu dute parte programan jasotako jardueretan, eta beste 1.000 lagunek baino gehiagok bisitatu dute Tabakalerako Plazan jarritako erakusketa. Kongresua pasa den asteko ostegunean hasi zen, nahiz eta irekiera instituzionala eta kongresu akademikoa aste honetan egin diren.