Image

Igandean Ermuan biltzeko deia egin dute, Zaldibar argitzen jarraitzea helburu

Zaldibarko zabortegia erori zela bi urte bete dira. Kalteak ikaragarriak izan ziren. Luiziak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze arrastaka eraman eta lurpean geratu ziren.

Zaldibar Argituk Eusko Jaurlaritzak hondamendiaren aurrean izan duen jarrera salatu du, baita gertaerak argitzeko oztopoak jarri izana ere. Horren aurrean, ardurak eta erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu dio plataformak Gobernuari.

Bigarren urtemuga honetarako Zaldibar Argituk, Ekologistak Martxanek, Aldaketaldiak eta Larreko Mahaiak manifestazioa antolatu dute eguerdiko 12etan Ermuko plazatik Eitzaga auzoraino, eta bertaratzeko deia egin diete herritar guztiei.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image