Indigenen zapalkuntza eta naturguneen sarraskia salatu dute zapatistek

Zapatisten Bizi Bira duela bi hilabete baino gehiago heldu zen Europara, eta indigenak Euskal Herrian ere izan dira. Askapen Nazionaleko Armada Zapatista Europa bisitatzen duen lehen aldia da; eta EZLN mugimenduarekin batera, Batzar Nazional Indigenako eta Lurraren eta Uraren Defentsaren Aldeko Herrien Fronteko kideak izan dira.

Hala, herri indigenek bizi duten egoera eta Zapatisten Bizi Bira ezagutzeko asmoz, Hamaika Telebistak hitz egin du CNIko Angel Sulub, Yucatán zonaldeko, Marisela Mejia, Otomí herriko, Francismo Palma, Rarámuri herriko, eta Lurraren eta Uraren Defentsaren Aldeko Herrien Fronteko Eliezer Zamora, Morelos herriko, ordezkariekin.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image