Image

Janire Lazkano: ‘Ez zen istripua izan, zuhurtziagabekeriazko hilketa onartu zuten'

Ehunka pertsonek manifestazioa egin dute igande honetan Ermua eta Eitzaga artean, Zaldibarko zabortegiko luiziaren bigarren urteurrenean. Erantzukizunak argitu daitezela eskatu dute.

Pasa den igandean bi urte bete dira Verter Recycling enpresaren Zaldibarko zabortegia amildu eta Joaquín Beltran eta Alberto Sololuze lurpean geratu zirenetik. Beltran oraindik lur azpian dago; Sololuzeren gorpua bakarrik aurkitu zuten. Heriotza horiez gain, kaltea handia izan zen inguruan ere. Zenbait egunetan kutsadura atmosferikoa handia izan zen, batez ere 37 biztanleko Eitzaga auzoan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image