Skip to main content

Jose Luis Elkoro: “Nortasuna, Euskal Herriaren jabetasuna… gure helburuak horiek dira”

Sakonean

Duela 45 urte, 1976ko uztailaren 21ean, Euskal Herriaren izaeraren eta bere eskubide historikoetan oinarritzen zen burujabetzaren elkargune izan zen Bergarako herria. Foruen abolizioaren mendeurrena betetzen zela gogoratzeko, Euskal Herriko ehunka udal ordezkari elkartu ziren Bergaran, herri bat direla eta burujabetzatik aurrera egin nahi zutela adierazteko.
45 urte geroago hemen Bergaran bildu dira besteak beste 1976an alkate zen Jose Luis Elkoro eta oraingo alkate Gorka Artola. Manifestu bat irakurri dute beste hainbat udalerritako alkateen aurrean.