Skip to main content

Klasikoen 15. Irakurraldi etenik gabean 'Martutene' eleberria irakurri da

Sakonean

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea egin da Arriaga Antzokian. Aurtengo edizioa hamabostgarrena da eta 200 lagun inguruk hartu dute parte ekitaldian Ramon Saizarbitoriaren Martunene eleberriko pasarteak irakurtzen. Horrez gain, 50 Euskal Etxek hartu dute parte telematikoki aurtengo edizioan.

Ekimenak Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren babesa du lehenengo ediziotik. Ramon Saizarbitoriak berak irakurri ditu "Martutene"ren lehenengo lerroak Arriaga Antzokian, ekitaldiari hasiera emateko eta goizean zehar Instituzio guztietako ordezkariak, elkartekideak, kultur eta gizarte eragileak, ikasle eta irakasleak, besteak beste, pasatuko dira Arriagatik beren tartea irakurtzera.