Skip to main content

Palestinako hauteskundeak atzeratu ditu Abbasek

Sakonean

Palestinako hauteskundeak atzeratu ditu Mahmud Abbas, Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak. Lehen kolpean atzerapenaren arrazoia Covid-19aren izurritea dela pentsa daitekeen arren, erabakiak ez du horrekin zerikusirik. Abbasek berak azaldu duenez, Jerusalem ekialdean bozketa behar bezala egiteko baldintzak ez dira betetzen, Israelen oztopoak direla eta, eta horregatik hartu du hauteskundeak atzeratzeko erabakia. Maiatzaren 22an ziren ospatzekoak 15 urtean lehen aldiz hauteskundeak Palestinan.