Skip to main content

Pello Aizpuru: "Orain arte eragindako minak soluzio erraza du, konpromisoak hartzea"

Sakonean

39 urte igaro dira Pasai Donibanen Komando Autonomo Antikapitalisten lau kide Poliziak hil zituenetik, Pedro Mari Isart ‘Pelitxo’, Rafael Dalas ‘Txapas’, Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ eta Jose Mari Izura ‘Pelu’ balaz josi zituzten gau ilun hartan. Guztira, 113 bala zulo. Martxoaren 28an Pasaiako sarraskiarekin zerikusia duten poliziak identifikatzeko saioei ekin zieten Donostiako Epaitegietan. Oraindik beste bi identifikazio saio geratzen dira. Bestalde, 2020an egindako txosten bat jaso berri dute biktimen senideek. Txosten hori baina, hiru urteren ondoren jaso dute.