Skip to main content

Sare sozialak, ultraeskuinaren komunikazio estrategiaren giltzarri

Sakonean

Gezurra, gorrotoa eta kontu faltsuak triangeluak osatzen du ultraeskuinaren komunikazio estrategia. Carles Senso kazetaria Fascismo mainstream (Faxismo mainstream-a) liburuaren egilea da, eta berak eman dizkigu ultraeskuinaren mezuen gorakadaren eta sare sozialen arteko harremanaren gakoak.

Diskurtsoaren hedapenean sare sozialek berebiziko garrantzia dute: gorroto diskurtsoak babesten eta sustatzen dituzte, gizartea polarizatuz engagement handiagoa lortzen dute, baita interakzio gehiago ere, eta, beraz, diru gehiago.

Milioika kontu faltsu edo botu erosi ditu ultraeskuinak, eta mezu berberak behin eta berriro argitaratzeko programatuta daude. Diskurtsoak anplifikatzeko edo albiste faltsu bat azkarrago zabaltzeko erabiltzen dira. "Behin oihartzuna lortuta, komunikabide tradizionalek gezurra egia bihurtzen dute", azaldu du Sensok.

Honen aurrean komunikabideek "bi polo kontrajarrien dikotomia alboratu" behar dutela adierazi du Sensok. Bere esanetan, ultraeskuinari beste alderdi demokratiko bat balitz bezala ahotsa eman beharrean, gorroto mezu horiek agerian utzi behar ditu kazetaritzak herritarren mesedetan.

Bitartean, oihartzun handia lortu du faxismo mainstream-ak, eta Senso parafraseatuz, Facebooketik hautestontzietara iritsi da.