Toti Martinez de Lezea eta Xabier Amuriza egon dira Klasikoen Irakurraldian

Euskara eta literatura. Bi munduak uztartzen ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabeak. Aurtengo hamabostgarren edizioak Ramon Saizarbitoriaren "Martutene" eleberria izan du protagonista.

200 lagun inguru pasa dira Arriaga Antzokitik eleberriaren pasarteren bat irakurtzera eta egilea bera izan da ekitaldi honi hasiera eman diona lehenengo pasartea irakurriz. Martutene garai oso bati amaiera ematen dion eleberria da eta aurten 10 urte bete ditu publikatu zenetik. Hori dela eta, hautatu dute aurtengo irakurketarako.

Bertan instituzio desberdinetako kideak egon dira eta Euskal Herriko idazle eta bertsolariek parte hartu nahi izan dute ekitaldian. Hala egin dute Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak eta Xabier Amuriza bertsolariak.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image