Panpin biguna, luzexka eta buru biribilduna. Beti irrifar zabalarekin. Panpina oso ziur zegoen, egunen batean bere sortzaileak maletatxoan sartu eta hurruneko herrialderen batera eramango zuela, umeren baten jostailu gustokoena izateko.
Arrotz bat iritsi da basora eta igelaren lagunek susmo txarrak dituzte. Beren ustez, arratoia zikina eta lapurra da, baina igela ez dago hain seguru, eta ezagutu egin nahiko du arratoia.
Kezkamuxelak egiten irakatsiko digu gaurkoan Miruk. Kezkatuta eta beldurren batek izutzen gaituenean, kezkamuxelak beldur hauek izutzen lagunduko digu.
Udako oporraldiaren ondoren Lukas eskolara itzuli da. Baina oraingoan eskola Berri batean hasi da. Bere gurasoak lan kontuengatik herriz aldatu dira, eta herri berriarekin batera eskola berria estreinatu du.
Huanzu Txinako herrixka batean bizi zen. Bere familiarekin etxola batean bizi da. Nekazari pobreak ziren baina zoriontasuna zuten bere etxean. baita altxor berezi berei bat ere. Arbasoengandik jasotako loreontzi bat. Loreontzia beti dago lorez gainezka.
Aspaldi aspaldian bi erramintari bizi ziren etxola batean. Katua eta txolarrea. Erramintak eta gauza erabilgarriak lantzen zituzten, ondoren azokan saltzeko. Beraiekin, Irati neskatila ausarta bizi zen.
Aspaldi aspaldian, goiz eguzkitsu batean, txori eder bat zuhaitz zahar baten adar lehor baten gainean gelditu zen. Txoriak bere luma leun eta gorriak kontu haundiz garbitzen zituen bitartean, zuhaitza hatsekabez hitz egiten zuela entzun zuen.