Kolpez Kolpe

All Stories

Pilar Kaltzada, komunikatzailea: 'Gazteenei barkamena eskatu behar diegu'

Pilar Kaltzada komunikatzaileak helduek gazteenei barkamena eskatu behar dietela azpimarratu du, ”helduek ez dutelako euren esku zegoen guztia egin” eta askotan gazteenei “leporatu” egiten zaielako helduek egiterik izan ez dutena. Bereziki sendo aurrera egiteko esaten die, barkamenik eta baimenik eskatu gabe, aurrera egiteko egiten ari diren bidetik. Horrez gain, esan du daukaten gaitasunak mundu hobe bat egingo duela zalantzarik gabe, baina ez emateko sekula ezer konkistatutzat.

Pilar Kaltzada, komunikatzailea: 'Emakumeek beren egia kontatzeko modua dutenean aldatu daiteke herria'

Errealitatea kontatzen denean, parte txiki bat baino ez da kontatzen. Errealitatearen beste alde hori emakume begiekin eta emakume ahotsarekin kontatu behar dela azaldu du Pilar Kaltzadak, bestela hori bigarren mailako errealitatetzat hartzen dela. Kongora begira, emakumeek beren egia kontatzeko modua izan denean herria aldatu egin dela azaldu du. Zentsu horretan, ahotsa duten emakumeak, kontzientziatik aukeratuta, errealitatea kontatzeko modu hori aldatzeko erantzukizun handia dutela adierazi du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image