
Eguneko kronikak
All Stories
Eibartik pasa da goizean Korrika. Aiara de Urreta berriemaileak bertako giroa zein den azaldu digu. Eibarko musika eskolako kideekin, gazte mugimenduko lagunekin eta herriko auzolagun batekin izan da Korrika nola bizi duten galdetzeko.
Udane Arbeo eta Aiara de Urreta berriemaileak 22. Korrikaren jarraipen zabala egingo dute Hamaikan! 11 egunez 24 orduz #Korrika Hamaikan, orduz orduko albiste buletinak, eguneko kronikak, elkarrizketak, saio bereziak... eta gehiago hamaika.eus/zuzenean atarian!
Ilusioa eta urduritasuna izan dira nagusi Amurrion, egun berezi honetan hunkituta agertu da Aintzane Pradera Amurrioko AEK-ko irakaslea. Jai giroan murgilduta, txupinazoa bota dute euskaltegi paretik! Goizean zehar kale animazioa, azoka eta Korrika Txikia izan dira. Lehen kilometroan lekua eramango dute AEK-ko sei irakaslek.
2. Kilometroan SOS Aiaraldeak eta Artiach eta Tubacexeko langileek hartu dute lekukoa. 16.nean, Tubos Reunidoseko langileek hartu dute lekukoa. Aiara de Urreta berriemailea eurekin izan da. Euskararen aldeko borroka eta langileen aldekoa batera doazelako!