Skip to main content

Inexa Decung, kazetaria: 'Esperientzia izugarria da, sekulako ezagutzak egiten ditugu Korrikan'

Eguneko kronikak

Inexa Decung Eukal Irratiak sareko kazetaria elkarrizketatu du Udane Arbeok, bera ere ari baita Korrikako jarraipena egiten. Korrikak hamaika emozio sorrarazten dituela azaldu du, "sekulako ezagutzak egiten ditugu, zeharo gogotsu geunden". Aurtengoaz gainera, 21. Korrika nola bizi izan zuten eta irratian egin zituzten ekimen bereziak azaldu ditu. Ipar Euskal Herriko 5 irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta, Xiberoko Botza eta Amikuzeko Irratia- Radios basques. "Leku indartsu bat dira Euskal Irratiak Ipar Euskal Herrian" azpimarratu du Inexak.