Skip to main content

KORRIKA KANTUZ KANTU: XABIER AMURIZA

Kantuz Kantu

Korrikaren lehen kantua Xabier Amurizak idatzi eta kantatu zuen 1980. urtean. Korrikaren lehen edizioa zen eta azken orduan antolatu ziren gauza asko, tartean abesti bat egitea. Korrikarako egun gutxi falta ziren horretan konturatu ziren ez zutela kantu bat egin ekimenerako, eta Xabier Amurizarengana jo zuten horretarako, garaian, Euskal herriko Bertso txapelketa irabazi berria zela. Egun batetik bestera idatzi, sortu, eta grabatu zen kantua, eta Jon Lopategi bertsolariaren doinu batzuk erabili zituen Amurizak kantua egiteko. Bertan, euskararen aldeko aldarria egiten zuen bertsolari bizkaitarrak, tartean, Bai Euskarari ekimena aipatuz. Berriz herriko Andikona auzoko eliza atarian bildu gara Xabier Amurizarekin lehen edizioko kantua gogora ekartzeko.