Image

Musika Zuzenean

All Stories

MusikaZuzenean TB # 182: J Martina + Jokin Larrañaga (The Clayton)

MusikaZuzenean TB saioaren 182. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Larrabetzura egin dugu bidai. Bertan genituen zain J Martina osatzen duten Jabi, Kattalin eta Ane, eta beraiekin batera 'Jaio naiz baina' kantu xortan barneratu gara. Hitz Bitan atalera berriz, Jokin Larrañaga gonbidatu dugu, The Clayton taldeko ahots nagusia. Bere gustuko diskoa, areto eta kantuen berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 181: Etxekalte + Suharri Aranburu (Trini Fox)

Erreportaje nagusia egiteko Bermeon izan gara. Etxekalte laukotearen 'Nor da norbera?' diskoa ezagutuko dugu gertutik Nuntxaku gunean egindako elkarrizketa mamitsuan. Hitz Bitan atalera berriz, Suharri Aranburu gonbidatu dugu Trini Fox taldeko gitarrajole eta abeslaria. Bere gustuko disko, kantu eta aretoen ingurutuan aritu zaigu laburrean!

MusikaZuzenean TB # 179: Reggaean Jarrai disko bilduma

MusikaZuzenean TB saioaren 179. atala monografikoa izango da. 'Reggaean Jarrai' disko bildumaz ariko gara luze eta zabal, Euskal folklore jamaikarra ardatz duen biniloaz. 14 musika talde eta 35 kolektibo aritu dira lanaren sorkuntzan eta euskal kantu tradizionalen moldaketak entzun daitezke reggae erritmoetara ekarriak. Bilboko DDT-n eta Iruñeako Katakrak gunean burutu ditugu elkarrizketetan musika taldeak, argitaletxe eta kolektiboak izan ditugu protagonista, eta guztiekin, Euskal Herriko reggae eta ska mugimenduari bistadizo bat emango diogu.

MusikaZuzenean TB # 177: Saia Goait + Kepa (Marmol, Gurs)

MusikaZuzenean TB saioaren 177. atalean Saia Goait taldea izango da protagonista nagusia. Mutrikuko bandak 'Miazkatu' diskoa kaleratu berri du, eta entsegu lokalean batu gara taldearekin estudioko bigarren emaitza duten lana ezagutzeko. Hitz Bitan atalera berriz, Kepa gonbidatu dugu Marmol eta Gurs taldeko bateria-jolea. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan galdegin diogu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 178: Delirium Tremens

MusikaZuzenean TB saioaren 178. atala monografikoa izango da. Saio osoa Delirium Tremens taldeari eskainiko diogu, maiatzaren 28an BEC gunean eskainiko duten kontzertua eta argitaratu duten Hordago disko berria aitzaki. Usurbil herriko Haritz Harreguy Studioan egin dugu hitzordua kostaldeko laukoarekin taldearen iragana eta oraina ezagutzeko.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 176: Frikun + Asteburuko Musika Agenda

Musikazuzenean telebista saioaren 176. ataleko erreportaje nagusian Frikun talde lapurtarra ezagutuko dugu. Lanetik Egina elkartearen entsegu lokaletan egin dugu hitzordua Niko, Xabi, Jon eta Xantirekin berriki kaleratu duten 'Ezerezko herria' diskoan murgiltzeko. Saioa borobiltzeko Asteburuko Musika Agenda errepasatu dugu luze eta zabal.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 175: Keia + Ainhoa Unzueta (Feline, Labana...)

Keia taldea izango da MusikaZuzenean 175 saioko protagonista. Ane Arruti musikariak gidatzen duen egitasmoa da honakoa, eta 'Erregaia' izena darama taldearen debuteko diskoa. Hitz Bitan atalera, berriz, Ainhoa Unzueta gonbidatu dugu, Labana eta feline taldeko kidea.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 174: Estitxu + Asteburuko musika agenda

Aste honetako saioan Estitxu Pinatxo izan dugu protagonista argitaratu berri duen 'Isilik daude harriak' disko berria besapean. Zentsuratuak izan diren hamar kantu bildu ditu lan honetan, besteak beste Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Frank Zappa edo Neil Young musikarien kantuak moldatuz eta euskarara ekarriz. Luze eta zabal aritu gara lan berriaren inguruan, eta bere banda ezagutzeko aukera izan dugu Aduana zaharrean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image