Musika Zuzenean

All Stories

MusikaZuzenean TB # 157 : Iker Lauroba + Jon Tolosa (Nikotina)

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Iker Lauroba ezagutuko dugu. Musikari donostiarrak lau disko kaleratu ditu azken lau urteetan, eta Hitz Bitan atalera Jon Tolosa gonbidatu dugu, Nikotina taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta musikarien berri eman digu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agenda.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 156 : Xiberoots + Eneko Etxeandia (Lie Detectors)

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Xiberoots taldea ezagutuko dugu. Maule herriko Zinka ostatuan egin dugu hitzordua taldearekin argitaratu berri duten 'Honki Jina' diskoa ezagutzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Eneko Etxeandia gonbidatu dugu, Lie Detectors taldeko gitarra-jolea.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 155 : Giante + Mikel Uraken

MusikaZuzenean TB saioaren 155. atalean Giante talde gasteiztarra ezagutu dugu, kaleratu berri duten 'Hamaika? (Bonberenea Ekintzak) diskoa aitzaki. Taldearen entsegu lokalean izan gara disko berrian murgiltzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Mikel Uraken musikaria gonbidatu dugu. Amaitzeko, asteburuko musika agenda!

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 153 : Giranice + Manex Egaña (Brigade Loco)

Aste honetako erreportaje nagusian Giranice taldea ezagutuko dugu. Taldeak hamar urte bete berri ditu musika errepidean eta Garate estudioetan borobildu dute hamarkada zuzeneko grabazio batekin. Hitz Bitan atalera berriz, Manex Egaña gonbidatu dugu, Brigade Loco taldeko bateria-jolea! Bere gustokuen berri eman digu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agenda.

Ikusi Musika Zuzenean saioa nahieran!

MusikaZuzenean TB # 152 : Idoia + Xalba Ramirez (Raitx, Koban, Physis versus Nomos)

Aste honetako erreportaje nagusian Idoia Asurmendi musikaria ezagutuko dugu. Berriki pop eta folk goxoan datorren zortzi kantuz osaturiko 'Ilun eta abar' diskoa kaleratu du artista gazteak.

Donostian egin dugu hitzordua Idoiarekin diskoaz luz eta zabal solasteko. Hitz bitan atalera berriz, Xalba Ramirez gonbidatu dugu, Raitx, Koban eta Physis versus Nomos taldeetako kidea. Bere gustokoen berri eman digu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agenda.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

Irailaren 16an hasiko da Musika Zuzenean saioaren denboraldi berria!

150. saioarekin hasiko dugu bosgarren urtea, eta aurtengorako ere gauza ederrak prestatzen ari gara Euskal Herriko entsegu lokaletako musika eszena zuen etxeetara eramateko asmoz.

Datorren ostegunetik aurrera, Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean. Bitartean, hemen ikus ditzakezue orain arteko saio guztiak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image