Musika Zuzenean

All Stories

Musika Zuzenean #101: Etxetik II

Atal berri honetan musikarien etxeetara sartu gara berriz. Zuzeneko kontzerturik gabe jarraitzen dugu baino sorkuntza topera dabil gure musikarien etxeetan, eta pantaila txikiaren bidez zabaltzen ari dira lau haizetara. Kantu propioak, bertsio bitxiak, giro dantzagarriak eta elkartasun kantuak nagusi izango dira saio berezi honetan. Ikus eta goza!

MUSIKAZUZENEAN TB #99: Etxetik!

Zuzeneko musika erabat geldi dagoen garai honetan, musikariak etxetik ari dira sortzen eta jotzen. Ordu erdiko saioan 10 kantu bildu ditugu, besteak beste, Leihotikan taldeko Gorka, Ziztada & Rlantz bikoko Irune, Sala, Iban Zugarramurdi, Natali, Hartz taldeko Joseba, Hiri Galduak taldeko Iosu, Occhi Di Farfallako Miren eta Hodei eta Niña Coyote Eta Chico Tornado ikusteko aukera izango dugu.

MusikaZuzenean TB #98: Xabi Solano Maiza eta Jon Garmendia "Txuria"

Xabi Solano Maiza eta Jon Garmendia "Txuria" izango dira saio berezi honetako protagonistak. Ereñozu eta Donibane Lohitzune elkartuko ditugu road movie berezian, melodiak eta hitzak elkartuz erreportaje mardulean. Xabi Solano Maizaren musika bidea errepasatuko dugu, Etzakit taldearen sorreratik, bere bakarkako "Bi" diskoraino, The Solanos, 4 itzal eta Esne Beltza taldeak gogora ekarriz. Jon Garmendia "Txuria"k idatzi ditu Xabiren kantu gehienen hitzak. Kantuez hitzetaz ariko gara luze ta zabal, nola sortzen diren, eta zer nolako bilakaera izan duten. Hau guztia, MusikaZuzenean TB saioaren 98 atalean!
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image