
Musika Zuzenean
All Stories
Erreportaje nagusia grabatzeko Iruñean izan gara, eta saio honetan Kerobia taldearen itzuleraz ariko gara luze eta zabal. Taldekideekin egin dugu zita entsegu lokalean martxan jarriko duten aro berria ezagutzeko. Hitz Bitan atalera berriz, Makala gonbidatu dugu, ibilbide luzeko disko jartzaile eta musikaria. Bere gustuko disko areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Hemen da MusikaZuzenean TB saioaren 169. atala. Erreportaje nagusian Wood Strings taldea izango da protagonista, kaleratu duten 'Isladak' diskoa aitzaki. Aretxabaleta herrian duten entsegu lokalean egin dugu zita taldekideekin lana ezagutzeko. Hitz Bitan atalera berriz, Xabier Gallastegi 'Xagu' gonbidatu dugu, Iheskide taldeko abeslari eta gitarrajolea. Bere gustuko disko, areto eta taldeak ezagutuko ditugu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Giro lasaietan dator urteko lehen MusikaZuzenean TB saioa. Erreportaje nagusia egiteko Iseo musikari nafarrarekin egin dugu hitzordua Barañain herrian, eta berarekin batera 'Etxean' izeneko lan txikian murgilduko gara.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
MusikaZuzenean TB saioaren 167. ataleko protagonista Bulego taldea izan da. Azkoitiko bandak 'Erdian Oraina' diskoa kaleratu du berriki, eta lan berria izan da elkarrizketaren ardatz nagusia. Hitz Bitan atalera Garazi Esnaola teklatu eta piano jolea gonbidatu dugu. Izaro eta Estitxu musikarien bandan aritzeaz gain, hamaika kolaborazio egin ditu ere. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean. Amaitzeko, duela egun batzuk hil zen Leire Iribarne Olhagaray musikari gaztea izango dugu gogoan.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Erreportaje nagusian Lotura taldea ezagutzeko aukera izango dugu argitaratu berri duten 'Automatak izan' diskoa aitzaki. Eskarmentu handiko musikariak egin dute bat metal giroetan datorren talde berri honetan. Hitz Bitan atalera berriz, Haimar Arejita gonbidatu dugu, Gatibu taldeko gitarra jotzailea. Bere gustuko disko, kantu eta taldeen berri eman digu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
- MusikaZuzenean TB # 166: Broken Brother Brass Band + Haritz Artola (Unidad Alavesa)
- MusikaZuzenean TB # 165: Telmo Trenor + Nestor Uranga (Tzar, Biruss, Horzdun...)
- MusikaZuzenean TB # 163 : Kantu Bat Gara
- MusikaZuzenean TB # 162 : Chaos In Basque Country
- MusikaZuzenean TB : Durangoko Azoka
- MusikaZuzenean TB # 161 : Pasadena + Ibon Salterain (Lepora)