Hitz Bitan atalera, berriz, Unai Azkarate (Azkaiter Pelox) gonbidatu dugu. Musikari ipurterrearen gustukoak ezagutu ditugu, eta bide horretan maite dituen disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Musika Zuzenean TB saioaren 220. atalean Janus Lester taldea ezagutuko dugu, eta horretarako, Jokin Pinatxo taldeko abeslariarekin egin dugu hitzordua 'Ez gaitzala loak harrapatu' diskoaz luze eta zabal aritzeko.
Hitz Bitan ataleko protagonista, berriz, Elvis Caino disko jartzailea izango da. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
MusikaZuzenean telebista saioaren 215. atala monografikoa izango da. Su Ta Gar taldearen 'Alarma' disko berria izango dugu protagonista gaurko saioan, eta horretarako, taldearen entsegu lokalean izan gara Eibarren. Taldeko sortzaile diren Aitor eta Xabi izan ditugu elkarrizketan lagun, beraiekin batera taldearen bidean eta lan berrian murgiltzeko.
MusikaZuzenean Telebista saioaren 213. saioko erreportaje nagusia grabatzeko Bermeon izan gara. XSakara abeslariarekin egin dugu hitzordua argitara eman duen 'Lurrikarak' kantu xorta gertutik ezagutzeko.
Hitz Bitan atalera, berriz, Jon De La Fuente gonbidatu dugu, besteak beste Agur, Myotones eta Backbone taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.