Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 147 : The Bobby's + Ander Pikowsky

Musika Zuzenean

Lehen erreportajea grabatzeko Oreretako gaztetxera jo dugu. Bertan eman zituen The Bobby's taldeak bere lehen pausoak, eta bertan egin dugu hitzordua kaleratu berri duten DVD lana ezagutzeko. Hitz Bitan atalera Ander Pikowsky gonbidatu dugu. Musikari bilbotarra Aizkorak Zorroztu taldean ezagutu genuen eta egun, Pikowsky egitasmoan dabil buru belarri.