Skip to main content

MusikaZuzenean TB : 4. DENBORALDIKO BILDUMA - 1a

Musika Zuzenean

Pasa den astean amaitu genuen MusikaZuzenean TB saioaren denboraldia Chill Mafiari egindako elkarrizketarekin. Uztailean zehar denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikusteko aukera izango duzue prestatu ditugun lau bilduma saio berezietan. Taldeen entsegu lokaletan grabatu ditugun kantuak izango dira protagonista lehen saio honetan, eta besteak beste, Mihise, Brigade Loco, Hilotz, Aguxtin Alkhat, Raitx, MG Banda eta Ro izango dira protagonistak.

Hemen ikus ditzakezu Musika Zuzenean saio guztiak nahieran. Ez galdu Euskal Herriko musika eszena!