Berara joango gara aste honetako Nafar Away saioan. Estitxu Pinatxo abeslaria, Manex Zapiain gaztea, Iñaki Pikabea korrikalaria eta Ainhoa Larretxea dantzaria ezagutuko ditugu Yasmine Maansrirekin.
Ikusi Nafar Away saio guztiak nahieran.
Berara joango gara aste honetako Nafar Away saioan. Estitxu Pinatxo abeslaria, Manex Zapiain gaztea, Iñaki Pikabea korrikalaria eta Ainhoa Larretxea dantzaria ezagutuko ditugu Yasmine Maansrirekin.
Ikusi Nafar Away saio guztiak nahieran.
Nafarroako erdi-hegoaldeko herri zoragarri batera bidaiatuko dugu aste honetako Nafar Away saioan: Erriberrira. Bertako euskararen egoeraz hitz egingo dugu Unairekin, Nagorek XIII-XIV. mendeen artean eraikitako errege jauregia erakutsiko digu eta J-Lanzarekin Erriberriko scape-room-a bisitatuko dugu. Ez galdu!
Ikusi Nafar Away saio guztiak nahieran.
Xareta eskualdea bisitatuko dugu Nafar Away saioan. Zugarramurdiko leizeak erakutsiko dizkigu Joanesek, eta Urdazubiko Trikuharry animalien zentroa ezagutuko dugu Mireiarekin. Horrez gain, Sarako Eskutik lantokia pilota fabrika bertatik bertara ikusiko dugu Thierryrekin eta Urtxola jatetxea ere bisitatuko dugu Kattinen eskutik. Ez galdu!
Ikusi Nafar Away saio guztiak nahieran.
Angiluerreka Elkartea, Costrada Agoitzeko postre tipikoa eta herriaren historia ezagutuko ditugu Josune, Maria eta Unairekin. Bazatoz?
Ikusi Nafar Away saio guztiak nahieran.
Basaburua eta Imotz bailaretara joan gara Yasmine Maansrirekin: Eraso herria, eta Jauntsarazko Haritz Monumentalen ibilbidea, Goldaratzko gasnategia, Esan Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria ezagutu ditugu, besteak beste. Ez galdu!
Ikusi Nafar Away saio guztiak nahieran.
Leitzara bidaiatu dugu aste honetako Nafar Away saioan. Katez taldeko Unai eta Markel, Gaizka Atekabeltz Gaztetxeko kidea, Alaitz ezpata dantzaria, Gotzone gazta ekoizlea eta Joanes eta Xabat Illarregi bertsolariak ezagutu ditugu, besteak beste, Yasmine Maansrik gidatuta. Ez galdu!
Nafar Away saioaren 2. denboraldiaren lehen atalean, Ultzamaldeko Ultzama, Atez eta Lantz herrietan izan gara. Atezeko Kañamares familia ezagutu dugu; egurrarekin lan egiten dute, eta urteak daramatzate herri kiroletan. Lantzeko inauterien historia ere ezagutu dugu, eta baita Ultzamako poste tradizionalak ere. Bazatoz?
Nafar Awayko azken saioa da gaurkoa. Ezin genuen saioa amaitu Pirinioaldea bisitatu gabe, eta Erronkariko bailara ezagutzera joan gara. Lehenengo Izabako Kontiendaraino igo gara bertako paisaiaz gozatzera. Bertan, Gemma eski eskolako begiralearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Gero, berotan sartzeko kafetxo bat hartu dugu Elenarekin Marruzuri tabernan. Ondoren, Pirinioetako garagardo artisauaz gozatzeko aukera izango dugu Josetxorekin. Azkenik, Patriciak inguruko sekretu guztiak kontatuko dizkigu.