Skip to main content

Nafar Away: Lesaka

Nafar Away

Lesaka ezagutuko dugu saio honetan. Hasteko, Maddi Ane Txoperena kazetari eta idazlearekin elkartu gara, eta literaturaz, euskalkiez eta mugalari izateaz hitz egin digu. Gero, Martxel Rodrigez dantzariak bertako dantza tipikoa erakutsi digu, eta hain zuzen, dantza hori egiten den lekuan elkartu gara Irantzu Pastor argazkilariarekin eta Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin. Amaitzeko, mendialdera ere joan gara, eta bertan, Hasier Irazoki ezti ekoizela eta Agoitz Altzugarai ezagutu ditugu. Ez galdu!