Skip to main content

Nafar Away | Sakana

Nafar Away

Sakanako Etxarren, Izurdiaga eta Irurtzun herriak bisitatuko ditugu 3. denboraldiko lehen Nafar Away saioan. Hasteko, Ane Martija bakarlaria ezagutuko dugu, eta ondoren, Nere Balda idazlearekin egingo dugu hitzordua Irurtzunen. Ipe eta Goreti Pikuxar elkarteko kideak ere ezagutuko ditugu Irurtzunen, eta azkenik, Izurdiagara joango gara; bertan, Eduardo Brum ezagutuko dugu, berak baitauka Nafarroako forjarik zaharrenetariko bat: "Forjas Brum". Txapek eta Mikel Gelbenzuk Orritz-Iskideko pertsonaia mitologikoak erakutsiko dizkigute.