
Nafar away zatiak
All Stories
Biurko ardoak probatzeko aukera izan du Yasminek Koldoren laguntzaz. 30 urte daramatza upeltegiak martxan eta eskualdean dagoen tradizio handiagatik hasi ziren. Koldok kontatu duenez, duela 100 urteko aztarnak daude bertan ardoa egiten zela frogatzen dutenak.
Castle Tattoo Studioko tatuatzailea da Zama. Txikia zenetik aritu da margotzen, eta betidanik trebea izan da diseinatzen. Duela 8 urte tatuatzen hasi zen, eta duela 3-4 urte bere estudioa ireki zuen Gaztelu Plazan.
Txino Euskal Herriko Break dance dantzaria eta DJa da. Iruñeko kaleetan hasi zen dantzan, autodidakta da, eta ordutik Euskal Herri osoa zeharkatu du.
Saharako errefuxiatuen kanpamentuetatik iritsi berri da Itziar. Ez du lehen aldia, baina oraingoan terapeuta okupazional moduan joan da Zaragozako Lefrig elkartearekin. Bizitako esperientziaz eta Saharako egoeraz mintzatu da Yasminerekin.
Berriozarko Sokatira taldeko kide Iratirekin egon da Yasmine. Berriozarko alde zaharra ezagutzeaz gain, sokatiraren egoera eta ibilbideaz mintzatu da berarekin, eta gainera, sokatira ere praktikatu du Yasminek. Ikusi, ikusi!
Josebak Finlandiako saunaren kultura txertatu nahi izan du Artazako kanpinean, bisitariek naturako gauza sinpleez gozatzeko aukera izan dezaten.
Ameskoa ibarreko turismo langilea da Ana Carmen. Yasmineri kontatu dionez, Ameskoa Urbasa eta Lokiz mendilerroen artean dago, eta besteak beste, hori da bere berezitasunetako bat.
- 'Jakin badakigu euskaldun asko dagoela Nafarroan, baina beste baldintza batzuk dituzte'
- 'Parkea bazegoen, baina guk berritu egin dugu'
- 'Gerra zibilean Sartagudan 84-86 gizon erail zituzten'
- 'Urte osoan zehar tomatearen kultiboa egiten dugu hemen'
- 'Erribera aldetik desagertu zen euskara, orain bertakoa ere bada, gizarteak onartu du'
- 'Euskaldunen kopurua hazten ari da'