Betidanik ezagututako kontrabandoan egiten zuten talde lanaz hitz egin digu Santik, eta nola antolatzen ziren ere aipatu digu. Guardia Zibilekin izandako istorioak ere kontatu dizkigu, garraiatzen zutena… eta ekonomia irakaspenak ere eman dizkigu!

Betidanik ezagututako kontrabandoan egiten zuten talde lanaz hitz egin digu Santik, eta nola antolatzen ziren ere aipatu digu. Guardia Zibilekin izandako istorioak ere kontatu dizkigu, garraiatzen zutena… eta ekonomia irakaspenak ere eman dizkigu!
Inolako armarik erabili gabe, usoak harrapatzeko Iberiar penintsulan dagoen leku bakarra den Etxalarko usategia erakutsi digu Laurak. Usoak harrapatzeko sistema zahar hau zertan datzan azaldu digu.
Etxalarko gune ezberdinak erakutsi dizkigu Patxikuk eta baita bakoitzeko historia ere. Herriko plaza zaharrean hasi dugu ibilbidea, eta egun Agerreko Joanes plaza, Xurienea eta Pradera-Enea etxeko kontuak ere aipatu dizkigu, eta Inarrea auzoa ere ezagutu dugu.
Orhipean jaiaren bidez 1.900. urtera eginen dugu salto. Jaia ospatzearen oinarrian egungo bizimoduaren hausnarketa dagoela azaldu digu Sergiok. Bertan irudikatzen dute garai hartako bizimodua: txerri hilketa, lanbideak, jantziak…
Otsagabia izenaren jatorritik abiatu eta herria ezagutu nahi izan dugu Olatzekin eta Izaskunekin: bertako auzoak, harrizko kaleak, etxekarteak… Zaraitzueraren gainbeheraren arrazoiak eta, ondorioz, euskara berreskuratzeko egindako lanaz ere aritu gara.
Zaraitzu bailara aurkeztu digu Rakelek. Kondairaz eta istorioz betetako bailara da, baina Itzaltzun egin dugu hitzordua Gartxoten istorio hunkigarria entzuteko.
Otsagabiko plazan elkartu gara Josebarekin, eta dantzak eta hauen protagonista den Bobo pertsonaiaren egitekoak eta herriko lau erraldoiak deskribatu dizkigu Sagarodoik. Azkenik, eta sorpresaz, bateria jotzaile den The Lio taldearen inguruan ere aritu gara solasean.
Araitz eta Betelun aritzen den Tximuutxe Bilgune Feministari buruz aritu gara Eneritzekin. Taldearen sorrera eta bilakaera azaldu dizkigu, eta elkartzeko eta elkar zaintzeko beharretik abiatuta egindako ekimenak ere aipatu dizkigu.
"Saguak eta ni" bilduma erakutsi digu maitasun osoz Juan Gorritik. Beharrak bultzatuta naturak sortzen dituen formak artelan bihurtzen ditu Juanek. Gordeak zituen eskolako pasarte txarrak ere kontatu nahi izan dizkigu.