Image

Nafar away zatiak

All Stories

Esti Iribarren: "Eugiko urtegia egin zutenean herritar asko Iruñera joan zen bizitzera"

Esti Iribarrenek Eugiko urtegiaren historiaren berri eman digu, eta 'Bastardix' bere musika taldea ere ezagutu dugu. Iribarrenek kontatu digunez, Francoren garaian egin zuten urtegia, eta ondorioz, leku horretan bizi ziren herritar batzuk Iruñera joan ziren bizitzera, eta beste batzuk gaur egungo Eugin eraiki behar izan zituzten etxeak.

Unai Seminario: "Olaberriko burdinolan bolak eta bonbak egiten zituzten"

Unai Seminario Kontzejuko lehendakariak Olaberriko burdinolaren historia kontatu digu Nafar Away saioan. 1776. urtean sortu zen, eta 1794 urtera arte iraun zuen, tropa frantziarrak etorri, eta guztia desegin zuten arte. Bertan, tropa espainiarrentzako balak eta bonbak egiten zituzten.

Javier Añorga 'Txato': "Jende gaztea hemen gelditzen da bizitzen"

Javier Añorga 'Txato' Eugiko bizilagunarekin Eugiko historiaz, ohiturez eta lan aukerez hitz egin dugu Nafar Away saioan. Egun, Eugi herrian bizi izan den arren, baserrian bizi izan da urte askotan, eta baserri munduari lotuta gogoratzen du bere haurtzaroa eta gaztaroa. Gazteak lanera Iruñera joaten direla esan digu 'Txato'k, baina, zorionez, herrira bueltatzen direla: "Etorkizuna badu Eugik".

Garbiñe Telletxea: "Euskara ikastetxetik kalera eramatea da erronka"

Garbiñe Telletxearekin Eugiko eskualdeko euskararen egoera izan dugu hizpide Nafar Away saioan. Duela urte batzuk arte ez zegoen euskaraz ikasteko aukerarik, eta euskarak nabarmen egin zuen atzera. Gaur egun, herritik zazpi kilometrora D ereduko ikastetxea daukate, eta ezagutza handitzen ari da. Erronkarikhandiena, ordea, euskara ikastetxetik kalera eramatea dela easn digu Telletxeak.

Naroa Labairu eta Amaia Aldanondo: "Euskara kaleratu nahi dugu"

Zangozara egindako bidaian, Naroa Labairu eta Amaia Aldanondo 'Bi Haizetara' euskara taldeko kideekin elkartu gara. Duela 19 urte sortu zen euskara taldea, hizkuntza "ikastolatik kalera ateratzeko" xedez. Euskararen Eguna ospatzen dute ekaineko lehen larunbatean "euskara kalera atera, ikusarazi eta aisialdian ere euskaraz gozatzeko", eta sona handia lortu du herrian zein eskualdean. Azpimarratu dute AEKa bidelagun garrantzitsua izan dutela urte hauetan guztietan, eta euskarak "normaltasuna" irabazi duela: "Euskara dagoeneko ez da hain arrotza, eta edonor hurbiltzen zaigu".

Iker Aramendia: "Munduari begiratzeko modua da nire denda"

Iker Aramendia 'PuntoEko' denda ekologikoaren jabearekin hitz egin dugu. Familiarengandik gozotegi bat jaso zuen Aramendiak, baina negozioarekin jarraitzeko zailtasunek bultzatuta, duela zortzi urte itxi zuten negozio hori. Erronka zalea da Aramendia, eta 'PuntuEko' denda ekologikoa jarri zuen martxan orduan, elikagai "ekologiko, bertako eta garaiko produktuekin". "Munduari begiratzeko modua" da berarentzat, eta horretan sakontzeko xedez jarri zuen martxan denda.

Sonia Senosiain: "Mugikortasuna errazteko neurriak hartu behar ditu Nafarroako Gobernuak"

Sonia Senosiain Zangozako zinegotzia eta argazkilariarekin egin dugu hitzordua Zangozako Salvadorko enparantzan. Argazkilari lanetan aritzeaz gain, zinegotzi gisa jarduten ari da gaur egun. Aipatu du herritar askok Zangozatik kanpora irten behar dutela lanera, eta Nafarroako Gobernuak mugikortasuna errazteko neurriak hartu behar dituela azpimarratu du jendea betan gelditzeko aukerak izan ditzan: "Askotan bazterrean gelditzen gara".

Marta Uroz eta Saila Saez: "Ikastolak euskara ekarri dio herriari"

1986ko Nafarroako euskararen zonifikazioaren legearen ondorioz, Zangozako haurrek bertako ikastolan soilik ikas dezakete euskara. Bertako lau ikasleren amekin hitz egin du Anabel Arraizak: Marta Uroz ikasle ohia da, eta gaur egun, bi alaba ditu ikastolan. Saila Saezek ere bi nerabe dauzka ikastolan, eta jantokiko arduraduna ere bada. Uroz ikastolako lehen belaunaldiko kidea izan zen: "Etxe zahar batean hasi ginen eta oso oroitzapen onak ditut; gure patioa kalean zen".

Saezek aipatu du langilea izateak aukera eman diola ikastolan barneratzeko eta egunerokotasuna ezagutzeko, eta azpimarratu du "izugarrizko gertutasuna" dutela ikastolan: "Familia handi bat gara". Era berean, gehitu dute ikastolak euskara ekarri diola herriari, eta esaterako, ikastolari esker heltzen dela Olentzero herrira.

Mikel Gelbenzu eta Txape Iriarte: "Izaki mitologiakoak ez dira errazak eramateko baina berehala ikasten da'

Orritz-Iskidi taldearen nondik norakoak kontatu dizkigute Mikel Gelbenzuk eta Txape Iriartek. Hastapenetan, duela 30 urte baino gehiago, Arakil eta Lekunberriko dantza taldea izan zen, eta ondoren gehitu zizkioten izaki mitologikoak. Azken horien berri eman digu bikoteak, eta baita denbora tarte honetan gertatuko istorio xelebreren berri ere.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image