Image

Nafar away zatiak

All Stories

Goreti Iriarte eta Ipe Lizarraga: "Pikuxar erreferentea da".

Pikuxar Euskal Txokoaren berri eman digute Goreti Iriartek eta Ipe Lizarragak. Behar bati erantzuteko sortutako proiektua dela aipatu digute: euskararentzako gune baten beharra. Kultur mugimendu handiko elkartea da, baina bazkideentzako zerbitzu falta ikusirik, duela 20 urte alokairuan hartutako espazioa utzi eta auzolanean eraiki dute gaur egungo elkartea.

Nerea Balda: "Idazle hitza potoloa iruditzen zait"

Irurtzungo barazki gunean elkartu gara Nerea Baldarekin. Urte asko abandonatuta egon den arren, duela urte batzuk herriko gazteek martxan jarri zuten askotariko erabiletarako. Nerea egun irakaslea den arren, idazlea ere bada, nahiz eta idazle hitza potoloa iruditzen zaion. Genero ezberdinak lantzen ditu eta orain arte egindako ibilbideari esker sari ugari irabazi du.

Ane Martija: "Gehien gustatzen zaidana kontzertuetan jotzea da"

Ane Martijak bere herriko elkartera gonbidatu gaitu, naturaz inguratutako 50 biztanleko Arakil bailarako herri txikira. XVI. mendera arte zutik iraun zuen Aixita gazteluaren berri ere eman digu eta, bide batez, bere bakarlari ibilbideaz aritu gara. Txikitatik ari da abesti propioak sortzen, baina duela bi urte bere lana grabatu eta argitaratzeko aukera sortu zitzaion.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image