Zakarretara botatzekoak diren materialak berrerabiltzen dituzte Amaiak eta bere aitak Baku Barrikupel proiektuan; Yasmine Maansriri kontatu diotenez, urte eta erdi daramate bertan lanean.
Ikusi Nafar Away saioa osorik nahieran.
Zakarretara botatzekoak diren materialak berrerabiltzen dituzte Amaiak eta bere aitak Baku Barrikupel proiektuan; Yasmine Maansriri kontatu diotenez, urte eta erdi daramate bertan lanean.
Ikusi Nafar Away saioa osorik nahieran.
2015ean bost gazte bertan bizitzen hasi ziren arren, 2017an eman zioten hasiera Amarauna proiektuari. Proiektuari egonkortasuna emateko Amarauna elkartea sortu zuten, eta proiektuaren oinarri diren bazkideek eta proiektukideek osatzen dute proiektua. Beren helburu nagusia herri mugimenduari lekua eskaintzea da.
Altsasuko bertsolaria da Idoia Granizo. Yasmineri kontatu dionez, azken 10 urteetan transmisio lan handia egin da eta Altsasun bere fruituak izan ditu. Idoiak esan duen moduan, Altsasun bertsolariak jaiotzen ari dira.
Leire dantzaria da txikitatik. Urte askotan dantza ezberdinetako klaseak jaso ditu eta orain klaseak ere ematen ditu. Yasmineri kontatu dionez, orain dantza garaikidea da gehien jorratzen duen estiloa, baleta ere gogoko duen arren.
Koldoren txokoa ezagutu du Yasmine Maansrik, obraz betetako eta bere ibilbidea irudikatua dagoen lekua. Hainbat momentu, egoera eta gai jorratu izan du Koldok, bere nahien arabera margotzen duelako.
Irailean ospatzen diren herriko ferietan egiten dute laia lasterketa Garesen. Antzinako tradizio hau legeztatzeko Nafar Laialariak kultur elkartea sortu zuten duela bost urte inguru.
Ikusi Nafar Away saioa osorik nahieran.
Olaia artista ezagutu du Yasmine Maansrik Garesen. Duela 3-4 urte inguru ezagutu genuen Lumaika ezizenez; hala ere, ibilbide luzeko artista da, lehenago ere hainbat proiektutan parte hartu izan baitu bakarka zein kolaborazio bidez.
Ikusi Nafar Away saio guztia nahieran.
Alberto Jazz Zubipean jaialdiko antolatzaileetako bat da. Jaialdia Gareseko leku zoragarrienetako batean egiten da, zubiaren azpian. Espazioa zein jazza, biak dira berezi, Albertoren esanetan.
Ikusi Nafar Away saioa osorik nahieran.
Julen Azcona kazetariarekin hitz egin du Yasmine Maansrik. Kontatu dionez, hasieran Entreto2 aldizkaria jarri zuten martxan, eta gerora Auzolan euskarazko gehigarria egin zuten, zonaldeko euskaldunek ere haien hedabidea izan zezaten.