Julen Azcona kazetariarekin hitz egin du Yasmine Maansrik. Kontatu dionez, hasieran Entreto2 aldizkaria jarri zuten martxan, eta gerora Auzolan euskarazko gehigarria egin zuten, zonaldeko euskaldunek ere haien hedabidea izan zezaten.

Julen Azcona kazetariarekin hitz egin du Yasmine Maansrik. Kontatu dionez, hasieran Entreto2 aldizkaria jarri zuten martxan, eta gerora Auzolan euskarazko gehigarria egin zuten, zonaldeko euskaldunek ere haien hedabidea izan zezaten.
Manttale korrika taldeko kidea da Iñaki. Helduen taldeaz gain, gaztetxoen taldea sortu zuten duela urte batzuk. Yasmineri kontatu dionez, haien helburua mendia eta korrika uztartzen dituen mundura sartzea da.
Berako gaztea da Manex. Herriko bestetaz hitz egin digu baita bertan dituzten inauteriez ere.
Estitxu Pinatxo abeslaria ezagutzeko aukera izan du Yasminek. Ibilbide luzea duen musikari beratarra da, eta kontatu duenez estilo asko jorratu ditu urte hauetan. Gainera, bere lan berriaz ere mintzatu da Yasminerekin.
Nagore Altzakoa den arren, 14 urte daramatza Erriberrin bizitzen eta ongi ezagutzen du herria. XIII-XIV. mendeen artean eraikitako Errege Jauregiari buruz hitz egiteaz gain, herriko beste hainbat bitxikeria ere kontatuko dizkio Yasmine Maansriri.
XV.mendean girotutako Eskape Rooma bisitatu du Yasmine Maansrik Erriberrin. Ez dio spoiler askorik egin nahi izan, baina helburua ongi pasatzea dela adierazi dio J Lanzak. Bisitatu nahi?
Ikusi Nafar Away saioa osorik nahieran.
Unai Erriberriko gaztea da. Euskararen egoeraz hitz egin digu, baita berak euskararekin duen harremanaz eta pentsamenduez ere.
Urtxola jatetxea berezia da; izan ere, etxea Nafarroan dago eta parkinga Lapurdin. Hala ere, mugetatik haratago, haiek Euskal Herrian daudela esan diote Yasmineri. Kattinek, gainera, tokiko produktuak eskaintzen dituztela gaineratu du, denak etxean eginak.