Eskutik lantegiak kooperatiba izaera hartu du duela gutxi, enpresa aspaldi martxan jarri zuten arren. Thierryk esan duen moduan, haiek bertako produktua eta kalitatezkoa eskaintzen dute, beti euskaraz.

Eskutik lantegiak kooperatiba izaera hartu du duela gutxi, enpresa aspaldi martxan jarri zuten arren. Thierryk esan duen moduan, haiek bertako produktua eta kalitatezkoa eskaintzen dute, beti euskaraz.
Joanes Zugarramurdiko lezeetako langilea da eta berarekin egon da Yasmine Maansri. Joanesek kontatu dio beren helburuetako bat dela bertaratzen diren turistek sorginekiko duten ideia aldatzea. Gainera, kobazuloetan gertatutako anekdota bat ere kontatu dio Yasmineri, ze beldurra!
Urdazubin dago 'Trikuharry'; lehen ikuskizun zentro bat zena orain errekuperaziorako zentro moduan erabiltzen da gehienbat. Yasminek bertako bitxikeri eta animaliak ezagutzeko aukera izan du.
Santosek Jauntsaratseko bi haritz monumentalez hitz egin dio Yasmine Maansriri. Haritz horiek 'Arbol monumental' izendapena dute, eta Nafarroan 47 daude orotara.
Jauntsaratseko EsanErran irratian egiten du lan Itziarrek. Yasmineri kontatu dionez, Basaburuan, Imotzen, Lantzen eta Ultzaman entzuten da haien irratia eta izenak bertako euskarari egiten dio erreferentzia, leku batzuetan esan eta besteetan erran esaten baita.
Iosu Goldaratzen bizi da eta bertan egiten du lan. Artzaina da eta gasnategia du. 'Arteta' izenez ezagututako gasnak egin ditu lehen aldiz, eta denak saldu ditu.